Beste kirolak
TENISA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2022ko AEBko Irekian Roxadust substantzia debekatua kontsumitzeagatik ikertu zuten.
Simona Halep partida bat jokatzen. Irudia: Efe
Kirolaren Arbitraje Auzitegiak (KAA) astearte honetan adierazi du lau urtetik bederatzi hilabetera jaitsiko diola dopinaren zigorra Simona Halep tenislari errumaniarrari. Hartara, Munduko tenislari onena izan zenak pistetara berehala itzultzeko aukera izango luke.
Halepek KAAren aurrean helegitea jarri zuen Teniseko Nazioarteko Federazioak 2023ko irailean plazaratutako epaiaren aurka.
Astearte honetan aurkeztutako ebazpenaren arabera, Lausanako (Suitza) auzitegiak agindu du bederatzi hilabeteko zigorraldia 2022ko urriaren 7tik 2023ko uztailaren 6ra bitartekoa izatea, eta, beraz, beteta egongo litzateke ezarritako zigorra. Hori bai, Halepek aldi horretan lortutako emaitza eta sari guztiak baliogabetzea berretsi du aipatu auzitegiak.
Bere ibilbidean zehar bi Grand Slam (Wimbledon eta Roland Garros) irabazi dituen Halepi ikerketa egin zioten 2022ko abuztuan jokatu zen AEBko Irekian Roxadust substantzia debekatua kontsumitzeagatik.
KAAk ondorioztatu du substantzia horren kontsumoa kutsatutako gehigarri baten bidez gertatu zela, baina tenislariak ez zuela nahita egin; alabaina, onartzen du "nolabaiteko zabarkeriaz" jokatu zuela tenislariak. Hala, horrek justifikatu egingo luke zigorrak indarrean jarraitzea, baina murriztuta.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa