Beste kirolak
Golfa
Agentziak | EITB MEDIA
Bizkaitarrak 199 kolpe eginda amaitu du LIV Golf Jeddah txapelketa.
Jon Rahm. Argazkia: Efe.
Joaquin Niemann txiletarrak eskuratu du garaipena Saudi Arabiako Royal Greens Golf & Country Club zelaian jokatutako LIV Golf Jeddah txapelketan. Irabazleak 193 kolpe egin ditu guztira, 17 kolpe parretik behera.
Niemannek Charl Schwartzel hegoafrikarra bi kolpera zuela hasi du azken jardunaldia, eta ibilbide osoan presioari ondo eutsi dio bost birdie eta bogey bakarra eginda.
Jon Rahmi dagokionez, Barrikakoak bosgarren amaitu du txapelketa, parretik behera 11 kolpe eginda. Bizkaitarrak ezin izan du hirugarren egunean egindakoari buelta eman. 68 kolpe egin zituen orduan, lau birdie eta bi bogey eginda.
Taldekako lehian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.a estatubatuarren, Anirban Lahiri indiarraren eta Paul Casey ingelesaren Crushers GC taldea gailendu da (-38). Stinger GC (-34) taldea izan da bigarren, Schwartzel, Oosthuizen, Dean Burmester eta Branden Grace hegoafrikarrek osatutakoa.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa