10:42

Beste kirolak

GOLFA

Jon Rahm hirugarren geratu da Mayakoban, LIV Golf zirkuituko debutean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joaquin Niemann txiletarrak irabazi zuen, eta Sergio Garcia geratu zen bigarren. Rahm sailkatu zen hirugarren, Dean Burmester hegoafrikarrarekin berdinduta.

  • Jon Rahm, Mayakobako torneoan.

    Jon Rahm, Mayakobako torneoan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquin Niemann txiletarrak irabazi zuen Mayakobako (Mexiko) torneoa, LIV Golf zirkuituko lehena, Sergio Garciarekin zuen berdinketa lau zulotan hautsi ostean. Jon Rahm hirugarren izan zen, Dean Burmester hegoafrikarrarekin berdinduta.

Niemann eta Garcia berdinketa erabakitzeko lau zulotan lehiatu ziren. Mayakobako hirugarren eta azken errondan, Niemannek 70 kolperekin amaitu zuen; Garciak, ordea, 66 kolperekin. Hiru eguneko jardunaren ostean, 201 kolpe zituzten biek, eta horregatik, lau zulotan jokatu behar izan zuten lehen postua.

Jon Rahmek 70 kolpeko txartela sinatu zuen azken erronda bukatuta, guztira, 203. Emaitza horrekin, hirugarren geratu zen Jon Rahm, Burmesterekin berdintuta.

Taldekako sailkapenean, Rahmen XIII. Legioa izan zen nagusi, Crushersak bigarren, eta Torque taldea hirugarren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena