22:55

Beste kirolak

Eskubaloia

Frantziak Europako txapelketa irabazi du, luzapenean erabaki den finalean Danimarka mendean hartuta (33-31)

Agentziak | EITB MEDIA

Frantziarrek laugarrenez irabazi dute titulua, 10 urteren ostean.

  • Frantziako jokalariak, Europako garaikurrarekin

    Frantziako jokalariak, Europako garaikurrarekin. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako eskubaloi selekzioa 33 eta 31 gailendu zaio Danimakarkoari, igande honetan jokatutako Europako Txapelketako finalean. Partidak amaiera zirraragarria izan du, luzapena eta guzti, eta frantziarrek laugarrenez jantzi dute Europako txapela.

Hirugarren posturako partidan Suediak Alemania 34 eta 32 gainditu ostean, txapeldun olinpikoa eta munduko txapelduna aurrez aurre izan dira, tituluagatik lehian.

Danimarkarren artean, Emil Nielsen atezainak (partidako jokalaririk onena) egindako partida bikaina (15 geldiketa) eta Mikkel Hansen (9 gol) eta Mathias Gidsel (8) lan ona ez da nahikoa izan frantziarrei aurre egiteko. Urdinen artean Ludovic Fabregas izan da golegile nagusia.

Frantziarrek duela 10 urte irabazi zuten azkenengoz Europako txapelketa eta aurten garaipen hori berriro lortzea izan dute buruan. Azkenean, helburua gauzatu dute, danimarkarrek luzapenaren aurretik finala irabazteko aukera izan dute arren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena