15:02

Beste kirolak

Eskubaloia

Helvetia Anaitasunak Kisseleven itzulera iragarri du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ezker hegaleko jokalaria (26 urte) taldearen lehiakortasuna sendotzeko dator Iruñera, Logroñon jokatzen aritu ostean.

  • Oleg Kisselev, Helvetia Anaitasunako jokalaria

    Oleg Kisselev, Helvetia Anaitasunako jokalaria. Argazkia: @AnaitasunaBM

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Helvetia Anaitasunak taldea indartu duela iragarri du ostegun honetan, Oleg Kisselev fitxatu baitu ikasturte amaierara arte. Quique Domingezek gidatzen duen lantaldearen erabakia izan da, lehiakortasuna sendotzeko asmoz.

Ezker hegaleko jokalaria (26 urte) libre iritsiko da Iruñera, kanpoaldeko ezker lotailu gurutzatua hautsi baino lehen Logroñon jokatzen ibili eta gero. Defentsan espezialista da Kisselev, eta Loyola Eskubaloi taldeak ekin zion bere ibilbideari.

16 urte zituela, Helvetia Anaitasunako jubenil mailako taldean hasi zen. Handik urte batzuetara, Asobal Ligan egin zuen debuta, Villa de Arandaren kontrako partida batean. Europako lehiaketan ere minutuak izan zituen klub nafarrean. Horrez gain, ohiko jokalaria izan zen Espainiako selekzioko behe kategorietan.

2017an, Navara joan zen, utzita; 2020an, berriz, Ademar Leon taldearekin bat egin zuen. Urtebete geroago, Logroñorako bidea hartu zuen. Bi taldeetan Europan lehiatzeko aukera izan zuen. Orain, lesioari buelta emanda, Anaitasunara itzuli da Kisselev, maila gorena erakusteko.

Oleg Kisselev, 199 zentrimetroko luzera eta 100 kiloko pisua izanda, defentsan duen indarragatik nabarmentzen da. Halaber, ondo jaurtitzen du kanpoaldetik. Fitxaketa horrekin, defentsa indartzeaz gain, lehen lerroa bultzatu nahi du Anaitasunak, 2023/2024 denboraldiko bigarren zatiari begira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena