Beste kirolak
Snowboard
EITB Media
Basque Teameko snowboardlaria hemeretzigarren aldiz igo da Munduko Kopa bateko podiumera Les Deux Alpeetako proban.
Lucas Eguibar. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Lucas Eguibarrek bikain hasi du denboraldia, iaz amaitu zuen modu berean. Basque Teameko kirolaria munduko zirkuituko irristalari handienetako bat da berriz ere. Iaz, denboraldian zehar erakutsitako erregulartasuna harrigarria izan zen, eta Munduko Kopako sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen. Bada, aurten ere, iazko bide beretik hasi du bere ibilbidea.
Les Deux Alpeetako finalean, azken urteetan sailkapenetako posturik onenak eskuratzen ari diren kirolari handiak borrokatu dira: Eliot Grondin, Alessandro Haemmerle, Kalle Koblet eta Lucas Eguibar.
Gipuzkoarrak aurrea hartu du ataka ireki denean, baina ondoren hirugarren postura erori da, eta bertan jarraitu du azkeneraino. Urrea Grondin kanadarrak irabazi du, zilarra Haemmerle austriarrak eta brontzea Eguibarrek.
Gaurko emaitza ere kontuan izanda, Lucas Eguibarrek 19 podium eskuratu ditu snowboardcrosseko Munduko Kopan, lehena Les Deux Alpeetan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa