Beste kirolak
Atletismoa
EITB Media
Chakib Lachgar nagusitu da gizonezkoen mailako proban, 59 minutu eta 56 segundoko markarekin. Emakumezkoenean, aldiz, Laura Rodriguez izan da azkarrena, 1 ordu, 14 minutu eta 24 segundoko marka eginda.
Bideoak (2)
galeriak (1)
Chakib Lachgar eta Laura Rodriguez izan dira 2023ko Behobia-Donostia lasterketako irabazleak. Proba igande honetan, azaroaren 12an, jokatu da. Behobiatik ia 30.000 kirolari abiatu dira, eta Donostian izan dute helmuga. Giroa bikaina izan da, baita arrakastatsua ere.
Gizonezkoen mailako proban, Chakib Lachgarrek bereganatu du garaipena, Behobia-Donostiako inoizko marka onena eginda. Ordubeteko langa behera bota du, Behobia eta Donostia arteko 21 kilometroko ibilbidea 59 minutu eta 56 segundoan osatuta.
Lachgar hasieratik amaieraraino izan da jaun eta jabe. Zakariya El Boubekraoui izan da bigarren, 1 minutu eta 32 segundora. Hirugarren Nan Olivares helmugaratu da, 2 minutura. Euskaldun onena Iraitz Arrospide izan da, 1 ordu, 2 minutu eta 35 segundoko markarekin.
Bestalde, emakumezkoen lasterketan, Laura Rodriguez izan da onena. Irabazleak 1 ordu, 14 minutu eta 24 segundoko marka egin du. Bigarren postua Sara Villasante euskal korrikalariak bereganatu du, 4 segundora. Hirugarren, podiuma osatuz, Pilar Fernandez sartu da, 25 segundora. Laugarren Helene Alberdi helmugaratu da, 1 minutu eta 15 segundora.
Gizonezkoen mailako lasterketako sailkapena:
Gizonezkoen mailako lasterketako sailkapena. Argazkia: EITB Media
Emakumezkoen mailako lasterketako sailkapena:
Emakumezkoen mailako lasterketako sailkapena. Argazkia: EITB Media
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa