Beste kirolak
Asobal Liga
EITB MEDIA
Irungo taldeak mendean hartu du Helvetia Anaitasuna 20-24ko emaitzarekin Asobal Ligako 8. jardunaldiko partidan.
Anaitasuna vs Bidasoa-Irun. Foto: @AnaitasunaBM
Albisteak (2)
Bidasoa Irunek bi puntuak eskuratu ditu Helvetia Anaitasunaren aurka (20-24), izan ere, irundarrek euren esperientzia eta Jakub Skrzyniarz atezainaren lan bikaina baliatu dituzte nagusitzeko.
Bidasoaren hasierak ezustean harrapatu du Katedrala, eta Irungoak 1-5 jarri dira markagailuan, azkar eta ia oposiziorik gabe. Hala ere, Quique Dominguezen hutsarteak eragina izan du, eta etxekoek dinamika aldatu dute garaiz esnatzeko.
Juan Bar atezainak ondo baino hobeto babestu du Iruñeko taldearen atea, % 46ko eraginkortasuna erakutsiz, eta horri esker gelditu ditu Anaitasunak Jacobo Cuetararen jokalarien gol aukerak. Edu Fernandez izan da lehen erdiko golegile nagusia (5 gol). Dena den, Redondok etxeko taldea aurretik jarri du lehen aldiz (11-10) atsedenaldira heldu baino lehen.
Anaitasunako entrenatzaileak, Dominguezek, 7 jokalarirekin erasotzeko agindu du, baina Rodrigo Salinas txiletarrak eta Pachecok bere taldea bizirik mantendu dute. Skrzyniarz poloniarra, bestalde, erabakigarria izan da 17 minututan 7 geldiketa eginda, eta Bidasoak markagailua bere alde jarri du horrela.
Bisitariek 5 goleko desabantaila mantendu dute, eta etxekoek ezin izan dute aldea murriztu. Azkenean, Bidasoak arazorik gabe eutsi dio Anaitasunaren erasoari, bi puntuak eskuratu eta Asobal ligan galdu gabe jarraitzeko.
Fitxa teknikoa:
20- Helvetia Anaitasuna (12+8): Bar; Xavi González (-), Elustondo (3), Bazan (3), Bonanno (1), Edu (6), Ganuza (2); Iñaki Martínez (-), Martinovic (-), Aitor García (-), Goñi (2), Redondo (2), Ortíz (-), Albizu (-), Moreno (-), Itoiz (-).
24 - Bidasoa Irun (10+14): Harbaoui (Skrzyniarz); Cavero (3), E. Salinas (3), Salinas (6), García (-), Pacheco (4), Nieto (2); Jevtic (-), Zabala (-), Emparan (-), Furundarena (-), Mujica (-), Da Silva (-), Tito Díaz (-), Asier Nieto (5).
Partzialak bost minuturo: 1-4, 2-6, 4-6, 6-7, 8-9, 12-10 (atsedenaldia), 13-13, 14-16, 15-18, 16-21, 18-23, 20-24.
Epaileak: Colmenero Guillén eta Rollán Martín. Anaitasuna taldeko Bazán, González eta Elustondo jokalariak kanporatu dituzte, eta Bidasoako Furundarena (2), Rodrigo Salinas, Da Silva (2), eta Tito Díaz.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa