13:05

Beste kirolak

Motoziklismoa

MotoGPko Mundu Txapelketak 22 Sari Nagusi izango ditu 2024an, iaz baino bi gehiago

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kazajistango Sari Nagusia eta Aragoiko Motorland probaren itzulera dira hurrengo denboraldirako nobedadeak. Lehena irailaren 16an jokatuko dute; bigarrena, berriz, irailaren 1ean.

  • Indiako Sari Nagusiko entrenamenduetako irudia. EFE

    Indiako Sari Nagusiko entrenamenduetako irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Munduko Motoziklismo txapelketaren antolakuntzak asteazken honetan iragarri duenez, 2024ko MotoGP txapelketaren behin-behineko egutegiak bi proba gehiago izango ditu, iaz baino bi gehiago. 18 herrialdetan ibiliko dira motor-gidariak, historiako "denboraldi handiena"ri aurre egiteko.

22 lasterketetatik 11 udako geldialdia baino lehen egingo dituzte; ondoren, gainerako 11 probak. Aurten, Catarko Sari Nagusiarekin ekingo diote egutegiari, martxoaren 10ean, Lusailgo Nazioarteko Zirkuituan.

Kazajistango Sari Nagusia eta Aragoiko Motorland probaren itzulera dira hurrengo denboraldirako nobedadeak. Lehena irailaren 16an jokatuko dute; bigarrena, berriz, irailaren 1ean.

Azkenik, Valentziako Ricardo Tormo Zirkuitu klasikoak itxiko du MotoGP Mundu Txapelketa, azaroaren 17an.

Xabi Zurutuza pilotua Moto3 kategoriako Munduko Txapelketa lehiatuko da

Nabarmentzekoa da Xabi Zurutuza Gipuzkoako motor-gidari gazteak (Legazpi, 2006) Munduko Motoziklismo Txapelketako Moto3 kategorian hartuko duela parte datorren denboralditik aurrera, Aki Ajok zuzentzen duen Finlandiako Red Bull KTM Ajo taldean, alegia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena