Beste kirolak
Motoziklismoa
EITB MEDIA
Gorlizko pilotuak igandean Entrimon, Galizian, jokatutako azken-aurreko proba irabazi zuen; hori dela eta, Espainiako Trial Txapelketako lehen postuan dago.
Jaime Busto, trial pilotua, Entrimoko proban. Argazkia: Sport Foto
Jaime Busto GASGAS Factory Racing taldeko pilotuak nagusitasunez irabazi zuen igandean Entrimon, Galizian, Espainiako Trial Txapelketarako puntuagarria zen azken-aurreko proba. Horrenbestez, Espainiako Trial Txapelketako sailkapenaren lehen postuan kokatu da gorliztarra. Bigarren sailkatuari abantaila esanguratsua ateratzen dionez, titulua etxera eramateko hautagai nagusia da, gaur gaurkoz.
Antolakuntzak ezarritako ibilbideari lehen itzuli ia perfektua eman zion Bustok. Izan ere, akats bakarra egin zuen markatutako 12 eremuetan; beraz, puntu bakarra galdu zuen. Lurra oso irristakorra egonik, euskal pilotua guztiz kontzentratuta lehiatu zen. Hamar puntuko aldea atera zion lehen itzuli horretan Gabriel Marcelli bigarren sailkatuari. Txapelketa lortzeko borrokan, Bustoren arerio nagusia da galiziarra.
Bigarren itzuliari lasaiago ekin zion, lortutako abantailari esker. Puntu bana galdu zuen bi eremutan, eta bost beste batean; gainerako bederatziak, ordea, akatsik egin gabe pasa zituenez, proban nagusi izan zen, Gabriel Marcelli baino hiru puntu gehiago lortuta. Urriaren 22an jokatuko dute Espainiako Trial Txapelketaren azken proba puntuagarria, Campodron herrian, Katalunian.
Azken hitzorduaren faltan, honelaxe dago sailkapena:
1. - Jaime Busto (GASGAS), 97 puntu
2. - Gabriel Marcelli (Montesa), 84 puntu
3. - Adam Raga (TRRS), 77 puntu
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa