13:11

Beste kirolak

Gorbeia Suzien 2023

Santamaria eta Geoffray, 2023ko Gorbeia Suzien mendi-lasterketako irabazleak

A. B. E. | EITB Media

Alain Santamariak irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa eta Clementine Geoffray izan da nagusi emakumezkoen mailan. Biek ala biek, probako errekorrak ezarri dituzte.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alain Santamaria eta Clementine Geoffray dira 2023ko Gorbeia Suzien mendi-lasterketako irabazleak,  larunbat honetan, irailaren 23an, Zeanuriko (Bizkaia) proban nagusituta. Biek ala biek, probako errekorrak ezarri dituzte.

Gizonezkoen mailan Santamariak probako marka onena egin du, ibilbidea 2 ordu, 57 minutu eta 8 segundoan amaituta. Antonio Martinezek amaitu du bigarren 56 segundora eta Frederic Tranchandek hirugarren 1'33"ra. Lehen euskalduna Markel Urigoitia (3:08.28) izan da; Otxandiokoak (Bizkaia) zortzigarren postuan bukatu du, Santamariarekiko 11 minutu eta 20 segundora.

Probaren izenari so eginez, su bizian ekin diote gizonek lasterketari. Hasieran Tranchand kokatu da lasterketa buruan, erritmo bizia jarrita. Santamaria haren atzetik ibili da, frantziarrari alde handiegia ateratatzen utzi gabe. Gorbeiako Gurutzean, aldiz, Alain Santamaria izan da lehena. Errioxarrak 16 segundo atera dizkio Tranchand frantziarrari eta 3 minutu eta 15 segundo Antonio Martinezi.

Gurutzera iritsi ostean, jaitsierari ekin diote lasterkariek. Gorbeia Suzien askotan erabaki da jaitsieran; beraz, oraindik bazuten lana egiteke. Dena den, Santamariak eutsi egin dio buruari eta Zeanuriko plazako helmugan lehena izan da Ezcaraykoa. Antonio Martinez Alacanteko (Espainia) kirolaria izan da bigarren (2:58.04) 56 segundora eta Frederic Tranchand frantziarra hirugarren (2:58.30) irabazlearekiko 1'33"ra.

Emakumezkoen lasterketa ere zirraragarria izan da. Hauek ere, aintzat hartu dute probaren izena eta suzirien abiaduran irten dira Zeanuritik. Iris Pessey frantziarrak eta Onditz Iturbe euskaldunak bizi ekin diote probari. Biak jarri dira lasterketa buruan, lehen txanpan. Pessey izan da onena Gorbeiako Gurutzean, Anastasia Rubtsovari minutu bat eta 28 segundo aterata, Onditz Iturberi munutu bat eta 47 segundo sartuta eta Clementine Geoffreyrekiko bi minutu eta 53 segundoko errenta erdietsita.

Egoera horrexetan ekin diote jaitsierari lasterketa buruko neskek. Maldan behera aldaketak eman dira sailkapenean. Azken kilometroetan Clementine Geoffray jarri da buruan eta frantziarra izan da onena helmugan. Gizonezkoen mailan gertatu bezala, emakumezkoenean ere probako errekorra ezarri du korrikalari frantziarrak, 3 ordu, 34 minutu eta 25 segundoko marka eginda. Iris Pessey, hau ere frantziarra, izan da bigarren (3:35.50) minutu bat eta 25 segundora eta Anastasia Rubtsova hirugarren (3:39.55) irabazlearekiko bost minutu eta 30 segundora. Euskaldun onena Onditz Iturbe izan da. Igorrekoak (Bizkaia) laugarren postuan amaitu du, 3 ordu, 43 minutu eta 6 segundoko (3:43.06) marka eginda.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena