Beste kirolak
Tenisa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AEBko Irekian Daniil Medvedev errusiarra mendean hartu ostean, grand slam gehien dituen tenislaria da serbiarra, Serena Williamsen 23ak gainditu baititu.
Novak Djokovic, 2023ko AEBko Irekia irabazi ostean. EFe
Novak Djokovicek AEBko Irekia irabazi zuen igandean, bere ibilbideko 24. grand slama. Hala, Margaret Courten errekorra berdintzea lortu du.
36 urteko serbiarrak Daniil Medvedev hartu zuen mendean, eta orain Open Garaian grand slam gehien eskuratu dituen tenislaria da, Serena Williamsen 23ak gaindituta.
Honako hau da Djokovicek garaipen-zerrenda grand slametan:
- Australiako Irekia (10): 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2019, 2020, 2021 eta 2023.
- Roland Garros (3): 2016, 2021 eta 2023.
- Wimbledon (7): 2011, 2014, 2015, 2018, 2019, 2021 eta 2022.
- AEBko Irekia (4): 2011, 2015, 2018 eta 2023.
Historian grand slam gehien dituzten tenislariak:
- Margaret Court: 24.
- Novak Djokovic: 24.
- Serena Williams: 23.
- Rafael Nadal: 22.
- Stefanie Graf: 22.
- Roger Federer: 20.
Grand slam final gehien jokatu dituzten tenislariak:
- Novak Djokovic: 36.
- Chris Evert: 34.
- Serena Williams: 33.
- Martina Navratilova: 32.
- Roger Federer: 31.
- Stefanie Graf: 31.
- Rafa Nadal: 30.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa