Beste kirolak
GOLFA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barrikako golf jokalariak lehen postutik urrun amaitu du, 74 kolpeko txartela eginda, parraz gainetik 4ra.
Viktor Hovland, FedEx Cup txapelketako irabazlea
Viktor Hovland norvegiarra gailendu da FedEx Cupen, igande honetan Tour Championship torneoa irabazita. Guztira, parraz azpitik 27 kolpe pilatu ditu, eta, horrenbestez, bost kolpeko aldea atera dio Xander Schauffeleri.
63 kolpeko (parraz azpitik zazpi) txartelarekin amaitu du laugarren txanda Atlantako (Georgia, AEB) East Lake Golf Cluben jokatutako lehian. Hala, 25 urteko golflaria FedEx Cuparen historiako irabazle gazteenen zerrendan hirugarrena da.
Sari gisa, 18 milioi dolarreko txekea eraman du etxera Hovlandek, torneo bikaina egin ondoren; izan ere, parraz azpitik bukatu du lau egunetan. Azken jardunaldian, ezin hobeto aritu da, gainera; izan ere, zazpi birdie egin ditu azken hiru zuloetan, inolako akatsik gabe.
Schauffele izan da eguneko onena, parraz azpitik zortzi kolpeko txartela aurkeztuta, eta bigarren sailkatu da; hirugarren, berriz, Wyndham Clark geratu da, parraz azpitik 16 kolperekin.
Jon Rahm Barrikako golflaria hemezortzigarren lekuan geratu da (-7 guztira), laugarren egun zaila izan ostean. 74 kolpeko txartela aurkeztu du, parraz gainetik 4 kolpekoa.
Jon Rahm, Championship torneoan. Argazkia: EFE
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa