Beste kirolak
Golfa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Igande honetan, euskaldunak 5 birdie egin ditu, baina 3 bogey eginda okertu du eguneko txartela, azkena 18. zuloan, 68 kolpeko ibilbidea egin eta 275 kolperekin bukatzeko, 5 parretik behera.
Jon Rahm, Erresuma Batuko Irekian. Argazkia: EFE.
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak 68 kolpeko txartela (-2) sinatu du igande honetan, eta 275 kolperekin (-5) bukatu du St. Jude Championship, PGA Tourreko txapelketa, FedEx Cupeko hiru finaletako lehena. Lucas Glover estatubatuarra izan da nagusi.
Rahm (3. dago munduko sailkapenean, eta Mastersa irabazi du aurten) ostegunean hasi zen lehiatzen, 73 kolpeko txartela (+3) aurkeztuta, baina jokoa hobetu eta 67 kolpe egin zituen hurrengo bi egunetan, ordurako aukerarik gabe egon arren.
Igande honetan, euskaldunak 5 birdie egin ditu, baina 3 bogey eginda okertu du eguneko ibilbidea, azkena 18. zuloan, 68 kolpeko ibilbidea egin eta 275 kolperekin bukatzeko, 5 parretik behera.
Lucas Gloverrek bere ibilbideko seigarren titulua lortu du
Lucas Glover golf-jokalari beteranoa nagusitu da txapelketan, Patrick Cantlayrekin zuen berdinketa haustea lortuta. Glover lider iritsi da azken jardunaldira, eta parretik behera kolpe bateko txartela aurkeztuta amaitu du jarduna (guztira, -15 kolpe). Cantlayk emaitza hori berdintzea lortu du azken txandan, azken egunean parraren azpitik 6 kolpe eginda.
18. zuloan erabaki dute berdinketa. Cantlayk uretara bidali du hasierako kolpea, eta orduan esan dio agur tituluari. Izan ere, Gloverrek parra sinatu du, eta Cantlay, aldiz, lehian jarraitzeko aukera emango liokeen parretik milimetro gutxira geratu da.
Aste honetan jokatuko dute BMW Championship torneoa, FedEx Cupeko hiru finaletako bigarrena, Olympia Fields Country Cluben (North Course), Illinoisen (AEB).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa