18:40

Beste kirolak

BOCCIA

Amagoia Arrietak bocciako Europako txapelketa irabazi du

EITB MEDIA

Basque Teameko kirolariak urrea eskuratu du BC1 kategorian, finalean Kinga Koza poloniarra 5-3 azpiratuta.

  • Amaia Arrieta

    Amaia Arrieta. Argazkia: FEDPC

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amagoia Arrietak urrea lortu du Rotterdamen jokatzen ari diren Europako Txapelketetan. Parisko Joko Paralinpikoetara gehiago hurbiltzen du emaitza honek. 2021ean Tokiora joan gabe geratu zen oso gutxigatik.

Amagoiak saio bikaina egin du Herbehereetan, BC1 kategorian. Eskuekin edo oinekin jaurtitzen duten eta laguntzailea behar duten kirolarientzako mailan parte hartu du gipuzkoarrak. Behetik gora egin du txapelketan; Debakoak porrota jaso du hasieran Bat-El Brightman Ha'cohen israeldarraren aurka (1-4)

Ondoren, Amagoiak ez du huts egin, eta multzoko bigarren postuan sailkatu da, Rita Patricio portugaldarrari 10-1 irabazita, eta, jarraian, Aurelie Aubert frantziarra 6-0 menderatuta. Finalerdietan, Dora Basic kroaziarra izan du aurkari, munduko sailkapeneko laugarrena. Arrieta izan da nagusi hasieran (2-0), baina hurrengo bi partzialetan aurkaria aurretik kokatu da (2-4). Hala ere, Debakoak markagailua irauli du (5-4), eta Europako finalerako txartela eskuratu du lehen aldiz.

Finalean, aldiz, Kinga Koza poloniarra izan du aurkari. Amagoia ez da ondo hasi, eta horretaz baliatu da Kinga Koza 1-3ko emaitzarekin aurretik jartzeko, laugarren partzialaren faltan. Hala ere, azken saiakeran, Basque Teameko kirolariak partidaren norabidea aldatu du, lau puntu lortuta (5-3) titulua eskuratzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena