Beste kirolak
Munduko Txapelketa
EITB MEDIA
Usurbilgo igerilaria podiumetik zortzi segundora gelditu da, larunbat arratsaldean jokatutako finalean. Horrenbestez, txapelketa honetan, bi domina eskuratu ditu, bata zilarrezkoa eta bestea brontzezkoa, eta ohorezko bi postu: bosgarren bat, eta larunbateko seigarrena.
Nahia Zudaire, artxiboko irudian. Argazkia: Basque Team.
Nahia Zudaire igerilari usurbildarrak seigarren postua lortu du, larunbatean, estiloko 200 metroetan, Manchesterren (Erresuma Batua) jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko Txapelketan.
Zudaire, Basque Teamekoa bera, larunbat arratsaldean jokatutako finalean, podiumetik zortzi segundora gelditu da.
Horrenbestez, gipuzkoarraren balantzea bikaina da, Munduko Txapelketan. Bi domina irabazi ditu: bata, zilarrezkoa, estilo libreko 400 metrokoan, eta bestea, brontzezkoa, bular estiloko 100 metroko proban; hori gutxi balitz, ohorezko bi postu erdietsi ditu: bosgarren bat, estilo libreko 100 metrokoan, eta, arestian esan bezala, estiloko 200 metrokoan.
Hurrengo zuzenekoak
03 | 15:30 - 17:30 | CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa |
03 | 17:00 - 20:00 | PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa