19:38

Beste kirolak

Igeriketa

Zudairek brontzeko domina lortu du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako bular-estiloko 100 metroko proban

A. B. E. | EITB Media

Nahia Zudaire hirugarren izan da bular-estiloko 100 metroko proban, eta, ondorioz, brontzezko domina zintzilikatu du. Usurbildarrak bigarren domina zintzilikatu du horrela 2023ko Munduko Txapelketan, zilarra lortu baitzuen estilo libreko 400 metroko proban.

  • Nahia Zudaire

    Nahia Zudaire, brontzezko domuinarekin. Argazkia: Basque Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nahia Zudairek brontzezko domina zintzilikatu du Manchester Hirian jokatzen ari diren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako SB7 mailako bular-estiloko 100 metroko proban. Usurbilgoa (Gipuzkoa) hirugarren sartu da, eta Tess Routliffe (garailea) eta Abi Tripp (bigarrena) bakarrik izan dira bera baino azkarragoak.

Horrela, Zudairek bigarren domina eskuratu du Munduko Txapelketa honetan, uztailaren 31n zilarrezkoa erdietsi baitzuen estilo libreko 400 metroko proban.

Bular-estiloko 100 metroko probako lehen luzean, Nahia laugarren postuan joan da, baina itzulikoan gainditu egin du Gisell Natalia Prada kolonbiarra, eta hirugarren amaitu du, 1:38.14ko denbora eginda. Ondorioz, Espainiako marka berria ezarri du, Nahiak berak duela bi hilabete ezarritakoa bi hamarren hobetuta.

Igerilari kanadarrak izan dira jaun eta jabe hasieratik amaieraraino, eta Tess Routliffe nagusitu da horien arteko lehian, 1:31.91ko marka eginda. Abi Tripp izan da bigarren, 1:34.39ko markarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena