Beste kirolak
Piraguismoa
EITB MEDIA
Rivero hirugarrenez jarraian igo da Europako txapelketako podiumera.
Higinio Rivero. Argazkia: Basque Team.
Higinio Rivero Basque Teameko piraguista podiumeko hirugarren tokira igo da egunotan Montemor O'Velhon (Portugal) jokatzen ari diren Europako Parakanoe Txapelketan.
Higinio VL2-200 metroko proban hirugarren postuan helmugaratu da, 55.692 (+0.407) denborarekin, Robert Suba hungariarraren (55.285) eta Norberto Mourao portugaldarraren (55.615) atzetik. Hirurek hartu dituzte lehen hiru postuak, Andrii Kryvchun ukrainarrarengandik, Tamas Juhasz hungariarrarengandik, Marius Ciustea italiarrarengandik, Anas Al Khalifa alemaniarrarengandik, Antonio Gómez espainiarrarengandik eta Floriano Jesus portugaldarrarengandik urrun samar.
Higinio Rivero Europako txapelketako podiumera igo da hirugarrenez jarraian. 2021ean zilarra lortu zuen Poznanen (Polonia), 2022an metal bera eskuratu zuen Munichen (Alemania) eta larunbat honetan brontzea zintzilikatu du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa