Beste kirolak
Golfa
Agentziak | EITB Media
Rory McIlroy iparirlandarra da orain bigarren, Eskoziako Irekian lortutako garaipenaren ostean. Horren ondorioz egin du hirugarren tokira behera Rahmek.
Jon Rahm golf jokalaria, artxiboko argazki batean. EFE
Jon Rahm golf jokalari euskaldunak munduko sailkapeneko bigarren lekua galdu eta hirugarrenera egin du behera. Rory McIlroy iparirlandarra da orain bigarren, Eskoziako Irekian lortutako garaipenaren ostean. Scottie Scheffler estatubatuarrak jarraitzen du lehen tokian.
Bolada onean dago McIlroy, orain dela bi aste Dubaiko torneoa ere irabazi baitzuen. Asteburu honetan Eskozian lortutakoarekin, 16 dira DP World Tour Zirkuituan pilatu dituen garaipenak oraingoz. Horri esker egin du gora sailkapen nagusian, nahiz eta oraindik Scheffler liderrarengantik urrun egon.
Estatubatuarrak 12.20 puntuko batezbestekoa du eta 10.51koa iparirlandarrak; Rahmek, berriz, 9.89 puntukoa. Top 10 zerrendan sartzea erdietsi du Clark Wyndham estatubatuarrak.
Azkenik, Adrian Otaegi donostiarra munduko 100 onenen artean dago: 95. tokian, hain zuzen ere.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa