21:18

Beste kirolak

Tenisa

Alcarazek Medvedev menderatu du eta finala Djokovicen aurka jokatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Carlos Alcarazek Daniil Medvedev errusiarra menderatu du (6-3, 6-3 eta 6-3) eta Wimbledongo finala jokatuko du, igande honetan, Novak Djokovic serbiarraren aurka.

  • Carlos Alcaraz

    Carlos Alcaraz (Irudia: EFE)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Alcaraz Wimbledongo finalean sartu da, Daniil Medvedev errusiarra garaitu eta gero (6-3, 6-3 eta 6-3). Aurrean Novak Djokovic izango du, 2022an Madrilgo Masterseko finalerdietan garaitu zuen gizona, eta duela hilabete pasatxo Roland Garrosen galdu zuenaren aurka.

Tenislari serbiarra, bestalde, Wimbledongo finalera iritsi da finalerdietan Jannik Sinner italiarra gaindituta (6-3, 6-4, 7-6 (4)), denboraldiko hirugarren 'Grand Slam'era eta belar gaineko bakarrera heltzea lortuz.

Orain presioa serbiarraren aldean dago, zortzigarren titulua eta hogeita laugarren Grand Slama bilatuko baititu. Djokovic da faborito nagusia, Alcaraz, hautagaia. Partida, igandean, 14:00etan, All England Clubeko pista nagusian izango da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena