Beste kirolak
Golfa
EITB Media
Barrikako (Bizkaia) golfistak 69 kolpeko txartelarekin amaitu du txapelketako estreinako eguna, eta sailkapen nagusiko lehen postuan berdinduta dauden Fowler eta Schauffele jokalariekiko 7 kolpera dago.
Jon Rahm, US Open txapelketako lehen jardunaldian. Argazkia: EFE
Jon Rahmek ekin dio US Open txapelketari ostegun honetan, ekainaren 16an. Denboraldiko hirugarren majorra The Los Angeles Country Clubean jokatzen ari da. Lehen jardunaldian asko sufritu du Rahmek, eta, momentuz, sailkapen nagusiko lehen postuetatik urrun dago.
Barrikakoak (Bizkaia) 69 kolpeko txartelarekin amaitu du estreinako jardunaldia, bat zelaiaren parearen azpitik. Hasierako kolpeekin (tee) ez da fin ibili, baina irteeretan egindako hutsak konpondu egin ditu zuloen amaieretan. Rahmi kosta egin zaio erritmoa hartzea, eta lehen zuloetan eskas ibili da; hala ere, azkenengoetan hobetu egin du, eta amaiera ona eman dio egunari.
Rahmen 69 kolpeko txartela ez da txarra, baina Rickie Fowler eta Xander Schauffele bikain ibili dira, txapelketako marka historikoa ezarrita, lehen jardunaldia 62 kolperekin amaitu ostean.
Gainera, sailkapenaren goialdean daude Scottie Scheffler (-3) eta Bryson DeChambeau (-3) liderrekiko 5 kolpera, baita Max Homa (-2) ere.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa