23:20

Beste kirolak

tenisa

Ruudek eta Djokovicek neurtuko dituzte indarrak Roland Garroseko finalean

eitb media

Novak Djokovicek Carlos Alcaraz kanporatu du, eta Casper Ruudek, berriz, Alexander Zverev hartu du mendean bigarren finalerdian.

  • Novak Djokovic Roland Garros 2023ko finalerdiko garaipena ospatzen.

    Novak Djokovic Roland Garros 2023ko finalerdiko garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Novak Djokovic serbiarra eta Casper Ruud norvegiarra izango dira igandean, ekainak 11, jokatuko den Roland Garros 2023ko finalistak, Carlos Alcarazen eta Alexander Zvereven aurka finalerdietan garaipena lortu ondoren, hurrenez hurren.

Lehen finalerdian Djokovicek Alcaraz kanporatu du. Lehenengo seta serbiarrak eraman du 6-3ko emaitzarekin. Bigarrenean, ostera, Alcaraz nagusitu da (5-7). Aitzitik, partidako hirugarren setaren hasieran espainiarrak ziztada bat izan du ezkerreko hankan, eta ezin izan dio lehiaren mailari eutsi. Ondorioz, hurrengo bi setak 6-1 galdu ditu Alcarazek.

Bigarren finalerdian Casper Ruud norvegiarrak Alexander Zverev alemaniarra aise garaitu du. Azken hau iaz Rafael Nadalen aurkako finalerdietan erretiratu egin zen lesio baten ondorioz. Ruudek partidako hiru setak irabazi ditu; markagailuak 6-3, 6-4 eta 6-0 gelditu dira. Horrela, norvegiarra bere lehen Grand Slam titulua eskuratzeko bidean da, aldiz, Djokovicen hogeita hirugarrena izango litzateke Ruud mendean hartzekotan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena