20:47

Beste kirolak

1 Formula

Verstappenek irabazi du Monakon, Alonsoren aurretik, eta Munduko Txapelketan lider jarraitzen du

EITB MEDIA

Red Bull taldeko gidari herbeheretarra aise gailendu da Monakoko Sari Nagusian, denboraldiko seigarren proban, eta Alonsok (Aston Martin) bosgarren aldiz lortu du podiumera igotzea. Esteban Ocon (Alpine F1) izan da hirugarren.

  • Alonso, Verstappen eta Ocon, podiumean. Argazkia: EFE.

    Alonso, Verstappen eta Ocon, podiumean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Red Bull taldeko Max Verstappen gidari herbeheretarrak 1 Formulako Munduko Txapelketan duen lehen postua sendotu du igandean, Monakoko Sari Nagusia nahiko aise irabazita. Denboraldiko seigarren proban, Fernando Alonso Aston Martin taldeko espainiarraren eta Esteban Ocon Alpine F1 taldeko frantziarraren aurretik helmugaratu da. Denboraldian bosgarren aldiz igo da podiumera Alonso, eta orain arteko emaitzarik onena erdietsi du.

Monakoko kaleetan ez da emozio handiegirik izaten, eta oraingoan ere ez du emozio handirik izan. Euria egin du, eta horrek zoramen txikia eragin du, baina ez du inolako ondoriorik izan garaipenerako edo podiumerako lehian.

Verstappen hasieratik izan da nagusi, kontrolpean izan du une oro Alonso, eta espainiarrak ere ez du oztoporik izan bigarren tokia bermatzeko.

Hala, herbeheretarrak 39 puntura du Checo Perez mexikarra Munduko Txapelketan; Perezek, bere aldetik, Alonsok baino 12 puntu gehiago ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena