Beste kirolak
2023ko Zegama-Aizkorri
A. B. E. | EITB Media
Oemus alemaniarrak irabazi du emakumezkoen proba 4 ordu, 31 minutu eta 54 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Merillas izan da nagusi, 3 ordu, 42 minutu eta segundo 1eko marka eginda.
Manuel Merillas eta Daniela Oemus dira 2023ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak. Merillas espainiarra nagusi izan da gizonezkoen mailan eta Oemus alemaniarra emakumezkoenean.
Parte hartzaileek ez dute eguraldia lagun izan. Euria eta lokatza izan dira protagonista, eta zaildu egin die lana korrikalariei.
Merillas, garaile gizonezkoetan
Gionezkoen mailako lasterketan Bonnet hasieratik jarri da buruan. Momentu baten Robert Pkemoi keniarrak bat egin du suitzarrarekin, baina, geroago, Bonnetek atzean utzi du Pkemoi. Ordutik, amaierara arte eutsi dio lehen postuari Bonnetek.
Aizkorri gainean Remi Bonnetek 19 segundoko abantaila izan du Pkemoirekiko, 44 Albonekiko eta 46 Elazzaouirekiko.
Ondoren, jaitsieraren ostean, aldaketak eman dira sailkapenean. Moanon, lasterketako 34,2 kilometroan, Merillas Leongo korrikalariak hartu du lasterketa burua, Elhousine Elazzaouiri 13 segundo atera dizkio puntu horretan eta 1'56" Jonathan Alboni.
Geroago, Oazaurtzan, ibilbideko 37,8 kilometroan, Elazzaouik 4 segundora murriztu du Merillasekiko desabantaila, eta emozioa azken unera arte mantendu da.
Azken bi kilometroetan erritmoa bizitu du Merillasek, Elazzaouirekiko errenta handitu du, eta garaipena bereganatu du 3:42.01eko markarekin. Elazzaoui bigarren izan da 27 segundora eta Albon hirugarren irabazlearekiko 3 minutura.
Haritz Egea izan da lehen euskalduna. Urretxukoak 4 ordu, 5 minutu eta segundo 1eko marka egin du. Hiru segundo geroago helmugaratu da Borja Zubizarreta euskalduna.
Oemusek irabazi du emakumezkoetan
Emakumezkoen mailako lasterketan L'hirondel Blandine jarri da buruan hasieran, baina bigarren orduan Yao Miao txinatarrak bat egin du frantziarrarekin.
Ondoren, Aizkorriko igoeran aldaketak eman dira sailkapenean. Oemus jarri da lasterketa buruan eta bera izan da lehena tontorrera heltzen. Alemaniarrak 1'14" atera dio Miaori, 3'18" Blandineri, 3'21" Fielderri eta 4'44" Leboeufi.
Jaitsieran, alemaniarrak errentari eutsi dio. Gainera, pixkanaka-pixkanaka, aurkariekiko abantaila handitu du. Urbian 4 minutuko abantaila izan du Caitlin Fielder Zeelanda Berriko korrikalariarekiko. Hala ere, ondoren, Fielderrek desabantaila murriztea lortu du.
Dena den, Oemusek ondo kudeatu du abantaila eta garaipenak ez dio ihes egin. Fielder izan da bigarren 2 minutu eta 7 segundora eta Theres Lebouef hirugarren garailearekiko 5 minutu eta 47 segundora.
Oihana Kortazar izan da lehen euskalduna helmugan, 4 ordu, 37 minutu eta 41 segundoko markarekin.
Gizonezkoen mailako sailkapena:
1. Manuel Merillas 3:42.1
2. Elhousine Elazzaoui +0:27
3. Jonathan Albon +3:00
Emakumezkoen mailako sailkapena:
1. Daniela Oemus 4:31.54
2. Caitlin Fielder +2:07
3. Theres Leboeuf +5:47
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa