Beste kirolak
Golfa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Finauk 260 kolperekin bukatu du, Rahmekiko hiru kolpeko aldearekin, zeinak ez duen lortu 2022an irabazitako titulua berrestea.
Jon Rahm eta Tony Finau. Argazkia: EFE
Tony Finau estatubatuarrak 66 kolpeko txartela sinatu du igande honetan PGAko Mexiko Irekian titulua irabazteko, Jon Rahm bizkaitarraren aurretik, bigarren geratu dena.
Finauk bost birdie egin ditu eta 260 kolperekin bukatu du, Rahmekiko hiru kolpeko aldearekin, munduko sailkapeneko lehena dena mastersa irabazi ondoren. Larunbat honetan bizkaitarrak 61 puntuko txartel ikusgarria lortu du, 10 parraz azpitik, baina laugarren jardunaldian ez du errendimendu bera erakutsi eta ez du 2022an irabazitako titulua berrestea lortu.
"Rahm munduko lehena da, eta bera garaitzea sekulakoa izan da; azkenera arte ez naiz garaipenaz ziur egon", esan du Finauk, denboraldiko bigarren titulua lortuz.
Mexiko Irekia ostegunetik igandera jokatu da 7,7 milioi dolarreko sari poltsarekin.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa