Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Kanporaketa bi partidara jokatuko dute: apirilaren 29an, Gijonen; maiatzaren 6an, Donostian. Beti Onak eta Zuazo, aldiz, jaisteko play-offean lehiatuko dira, mailari eusteko; ligaxka izango da, beste bi talderekin, eta lehen jardunaldian, apirilaren 29an edo 30ean, euskal derbia jokatuko dute.
June Loidi (Bera Bera), Beti Onaken aurkako derbi batean. Argazkia: Super Amara Bera Bera.
Super Amara Bera Berak Motive.co Gijon izango du aurkari Guerreras Iberdrola ligako titulurako play-offeko final laurdenetan. Kanporaketa bi partidara jokatuko dute: apirilaren 29an, Gijonen, eta maiatzaren 6an, Donostian. Gurpea Beti Onak eta Zubileta Evolution Zuazo, aldiz, jaisteko play-offean lehiatuko dira mailari eusteko; ligaxka izango da, beste bi talderekin, eta lehen jardunaldian, apirilaren 29an edo 30ean, euskal derbia jokatuko dute.
Testuinguru horretan, Bera Bera, liga erregularreko lehen sailkatua bera, Motive.co Gijon taldearen kontra arituko da nor baino nor gehiago, final laurdenetan; Asturiasko taldeak zortzigarren postuan amaitu du fase erregularra. Kanporaketak bi partida izango ditu: joanekoa Gijonen jokatuko dute, La Arena kiroldegian, eta itzulikoa, Gascan, Donostian. Bi neurketa horietan gol gehien sartzen dituen taldeak aurrera egingo du, eta finalerdietan izango da; berdinketa izanez gero, etxetik kanpo gol gehien egin dituena sailkatuko da.
Irabazleak Conservas Orbe Porriñoren eta Atticgo BM Elxen arteko kanporaketako garailearen aurka jokatuko du finalerdietan; finalerdia hiru partidara izango da, maiatzaren 13an, 19an eta, beharrezkoa balitz, 21ean. Caja Rural Aula Valladolid-Costa del Sol Malaga eta Mecalia Atletico Guardes-Rocasa Kanaria Handia dira beste bi kanporaketak, ligako titulurako borrokan.
Play-offa hasi aurretik, baina, Bera Berak Erreginaren Kopa jokatuko du Malagan. Donostiako taldeak Atticgo BM Elx izango du lehen aurkari, ostiralean, final laurdenetan. Kopako finalerdiak eta finala asteburuan jokatuko dituzte, hilaren 22an eta 23an.
Guerreras Iberdrola ligako beste bi euskal taldeak, Beti Onak eta Zuazo, mailari eusteko lehiatuko dira. Jaisteko play-offeko fasea jokatu beharko dute; ligaxka izango da, eta liga erregularrean azken lau postuetan sailkatu diren lau taldeak daude tartean. Sei jardunaldi jokatu beharko dituzte, apirilaren 29ko eta 30eko asteburutik maiatzaren 27ko eta 28ko asteburura bitartean. Bosgarren jardunaldia maiatzaren 24rako dago aurreikusita; beraz, astean zehar jokatuko dute.
Jaisteko play-offeko lau taldeek (Gurpea Beti Onak, Zuazo, KH-7 BM Granollers eta Grafometal La Rioja) fase erregularrean elkarren aurka jokatutako partidetan lortutako puntuak dituzte sailkapenean, jaitsiera saihesteko fasea hasi aurretik. Hortaz, dagoeneko, Beti Onakek 9 puntu ditu, Granollersek 8, Grafometal La Riojak 4 eta Zuazok 3. Jaisteko play-offa amaitutakoan azken bi postuetan dauden biak jaitsiko dira.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa