Beste kirolak
Snowboarda
Agencias | EITB Media
Lucas Eguibarrek sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du Munduko Kopa denboraldiko azken proban laugarren izan ostean. Martin Noerlek bereganatu ditu proba eta Kristalezko Globoa.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Lucas Eguibarrek ezin izan du irabazi snowboard boardercrosseko Munduko Kopa, igande honetan, martxoaren 26an, Kanadako Mon St.Annen (Quebec) egindako txapelketako azken proba laugarren amaitu baitu. Garaipena Martin Noerlek bereganatu du, eta, ondorioz, alemaniarrak jaso du Kristalezko Globoa.
Eguibarrek Noreli gutxienez bi postu atera behar zizkion Munduko Kopa irabazteko, baina, azkenean, alemaniarraren atzetik amaitu du. Donostiakoa laugarren izan da, Noerl irabazle, Jake Vedder estatubatuarra bigarren eta Eliot Grondin kanadiarra hirugarren.
Horrela, bada, Martin Noerlek Munduko Kopako titulua berretsi du.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa