16:21

Beste kirolak

Snowboard egokitua

Idiakez eta Martinez, laugarren taldekako dual banked slalomean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Finalerdi estu batean, talde espainiarrak Monika Kotzian eta Natalia Siuba-Jarosz poloniarren aurka galdu du.

  • Irati Idiakez eta Raquel Martinez

    Irati Idiakez eta Raquel Martinez. Artxiboko irudia: FEDDF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irati Idiakez gipuzkoarrak eta Raquel Martinezek osatutako bikote espainiarra laugarren sailkatu zen taldekako dual banked slalom modalitatean, martxoaren 9tik 17ra Gironako La Molinan (Pirinioak) jokatu diren Munduko Snowboard Txapelketa egokituaren azken proban.

Finalerdi estu batean, talde espainiarrak Monika Kotzian eta Natalia Siuba-Jarosz poloniarren aurka galdu du, Dennae Russel eta Peggy Martin estatubatuarren aurka urrea lortu dutenak. Brontzezko lasterketan, Brenna Clegg eta Rebecca Johnston estatubatuarrak azkarragoak izan dira.

Azken proba horren ondoren, Espainiak hiru dominarekin amaitu du lehiaketa. Idiakezek urrea irabazi du dual banked slalomean, zilarra krosean eta bigarren urrea taldekako krosean Martinezekin batera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena