Beste kirolak
TENISA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tenislaria 40 postu jaitsi da aste honetan, eta orain munduko 127.a da sailkapenean.
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruza tenislaria WTAko munduko sailkapeneko 127. tokira jaitsi da astelehen honetan. Berrogei postu galdu ditu eta beheranzko joerarekin jarraitzen du. Izan ere, izaten ari den kirol-geldialdiak munduko 100 onenetatik kanpo egotea eragin dio, azken hamar urteetan lehen aldiz. Bestalde, Paula Badosak hiru postu galdu ditu eta orain munduko 22.a da.
Garbiñe Muguruzak ez zuen Dubain jokatu, eta ez da egongo Indian Wells eta Miamiko txapelketetan, biak WTA1000 kategoriakoak. Kirol-geldialdiak maila berreskuratzea du helburu, baina horrek rankingean ondorioak ekartzen ari zaizkio, besteak beste, munduko 100 tenislaririk onenen artean ez egotea.
Momentu honetan, Muguruza munduko 127.a da, aste honetan berrogei postu galdu ostean. 2013ko urtarrilaren 14tik (munduko 112.a zen orduan) ez zegoen sailkapenean hain atzean. Muguruzak sailkapen horretako lehen postuan egotea lortu zuen 2017ko irailean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa