19:53

Beste kirolak

Snowboard eta freeski

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero hautatu dituzte Snowboard eta Freeski Munduko Txapelketarako

EITB MEDIA

Barukanin (Georgia) ari dira jokatzen, martxoaren 5era arte. 2021ean Suedian, Idre Fjallen, lortutako urrezko domina berresten saiatuko da Eguibar; Romero, Munduko Kopako zirkuituan maiz egoten da bera, faborito nagusiak ustekabean harrapatzen ahaleginduko da.

  • Lucas Eguibar, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Lucas Eguibar, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero donostiarrak, biak ala biak DALTON klubekoak eta Negu Kiroletako Euskal Federakuntzakoak, Snowboard eta Freeski Munduko Txapelketarako hautatu dituzte, ostiralean Negu Kiroletako Espainiako Federakuntzak jakitera eman duenez. Txapelketak Barukanin (Georgia) ari dira jokatzen, martxoaren 5era arte.

Munduko Txapelketetan, Eguibar, 29 urtekoa bera, 2021ean Suedian, Idre Fjallen, lortutako urrezko domina berresten saiatuko da. Denboraldi honetan ere, podiumetik gertu izan da: FIS Munduko Kopan, Cervinian (Italia), eta Les Deux Alpsen (Frantzia) laugarren postua lortu du.

Romerok, 19 urtekoa bera, maiz parte hartzen du Munduko Kopako zirkuituan. Munduko Txapelketan, faborito nagusiak ustekabean harrapatzen ahaleginduko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena