08:27

Beste kirolak

GOLFA

Jon Rahm, hirugarren Phoenixeko torneoan; Scottie Scheffler, garaile

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barrikakoak estatubatuarrarengandik bost kolpera amaitu du. Schefflerrek, garaipena eskuratzeaz gain, munduko sailkapeneko lehen postura egin du jauzi.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm. Artxiboko aragzkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Scottie Scheffler estatubatuarrak bigarren urtez jarraian irabazi du Phoenixeko golf txapelketa (Waste Management Phoenix Open) parretik behera 19 kolpe eginda, eta, bide batez, munduko sailkapeneko lehen postua kendu dio Rory McIlroy iparrirlandarrari. Jon Rahm bizkaitarrak, bere aldetik, hirugarren bukatu du, irabazlearengandik bost kolpera (-14).

Phoenixen iaz irabazitako titulua defendatzen ari zen golf jokalaria Rahmekiko bi kolpeko abantailarekin iritsi zen azken jardunaldira, eta ez zuen dar-dar egin. Jardunaldi ezin hobea gauzatu, zuen lau birdie eta eagle batekin (65 kolpe, 6 parretik behera), munduko golfaren gailurrera itzultzeko.

Estatubatuarrak, Augustako Masterseko egungo txapeldunak, bi kolpeko tartea atera zion bigarrenari, Nick Taylor kanadarrari (-17), eta garaipenarekin 3,6 milioi dolarreko txekea poltsikoratu zuen.

Rahmek ere bazuen aukera munduko sailkapeneko lehen postua bereganatzeko berriro ere, baina torneoa irabazi behar zuen, eta, azkenean, 68 kolpeko ibilbide batekin amaitu zuen bere lana, hiru parretik behera. Horrenbestez, Schefflerrengandik bost kolpera geratu zen Barrikakoa.

Bizkaitarrak ondo ekin zion azken jardunaldiari, lehen zuloan egindako birdie goiztiar batekin, hain zuzen ere. Horrek lidertzatik kolpe bakarrera hurbildu zuen. Aitzitik, gerora, arazoak izan zituen irteerako kolpearekin kaleak aurkitzen, eta horrek behin baino gehiagotan parra salbatu beharra ekarri zion, birdieak lortzen saiatu beharrean. Ondorioz, bere lehiakideak apurka-apurka aldea areagotzen joan ziren, bera baino sendoago agertu baitziren egun osoan zehar.

Horrela, lortutako garaipenaren ondoren, Scheffler munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da berriro, eta haren atzetik daude McIlroy eta Rahm, hurrenez hurren. Laugarren Cameron Smith australiarra dago, eta bosgarren, berriz, Patrick Cantlay estatubatuarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena