Beste kirolak
Hirugarrenean, bai!
EITB Media
Lemoakoa gaur iritsi da munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorrera. Aurten egin du hirugarren saiakera Manaslu igotzeko negu betean eta oxigeno gehigarririk gabe, eta helburua lortu du.
Alex Txikon, Manaslun. Argazkia: @AlexTxikon
Alex Txikon eta haren espediziokideak Manasluko kanpamentu nagusian dira jada, ostiral honetan (urtarrilak 6) tontorrera iristea lortu ostean. Lemoako mendizalea munduko zortzigarren mendi garaieneko (itsas mailatik 8.163 metro) gailurrera heldu da lehenengo aldiz erabat negukoa izan den espedizioan (hau da, hasi eta buka neguan).
¿ Komunikazio taldea: AZKEN ORDUKOA!! Alex eta Nepalgo eskalatzaileak Oinarrizko Kanpamentura iritsi berriak dira. Une honetan atseden hartzen eta indarrak berreskuratzen ari dira ¿ ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!! pic.twitter.com/11RLm4KXnw
— Alex Txikon (@AlexTxikon) January 6, 2023
Manaslu gertutik ezagutzeko aukera izan du Txikonek aurreko bi urteetan egindako ahaleginetan, eta 2023an erabat negukoa izan den saiakeran erdietsi du.
"Oso nekatuta gaude, baina guztiz hunkituta. Orain pixkanaka-pixkanaka jaitsi eta denak onik iritsi behar gara. Une horretan lortuko baitugu, hain zuzen ere, benetako gailurra" azaldu du euskal alpinistak.
ESTRATEGIA ALDAKETA
Lemoako mendigoizaleak zuzendutako taldeak beste era batera bideratu du aurtengo erronka. Lehen bi saiakeretan ikasitakoari esker erabaki zuten aurkezten zitzaien lehen aukerarako prest egon behar zutela. Abenduaren 26an iritsi zen Manasluko Oinarrizko Kanpalekura (5.000 metroko altueran).
Eguraldiaren iragarpenak aztertu ondoren, egiaztatu zuten urteko azken egunetan haizeak gogor joko zuela, baina pixkanaka eguraldia egonkortzen hasiko zela. "Hauxe zen espero genuen aukera" adierazi zuen jada erronkarako prest zegoen Txikonek.
Urtarrilaren 4an motxila eta beharrezko materiala hartu, eta zuzenean igo ziren bigarren kanpalekura (6.400 metrora). "1.500 metro inguruko desnibela egin dugu. Ibilbidea oso gogorra izan da haizeagatik eta ekartzen genuen material guztiagatik", adierazi zuen horrako horretan.
Bigarren kanpalekuan atseden hartu zuten eta urtarrilaren 5ean igo ziren hirugarren kanpalekura (7.000 metrotik behera). Bertan igaro zuten gaua, jarraitu beharreko estrategia aztertuz. Gala, ikusi zuten urtarrilaren 6an izango zutela eguraldi onaren parada, hots, duela hiru urtetik espero zuen aukera.
Pasang Nurbu Sherpa, Chhepal Sherpa, Gelu Sherpa, Maila Sherpa, Mantere Lama Sherpa eta Gamje Babu Sherpa bidelagun zituela, gailurrerantz abiatu da, eta 9:30ean (tokiko ordua) erdietsi du munduko zortzigarren mendi altuenera igotzea, oxigeno artifizialaren laguntzarik gabe eta negu betean. Inoiz lortu gabeko balentria.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa