Beste kirolak
Titan Desert
EITB Media
Lemoakoa (Bizkaia) nagusi izan da, azken metroetan David Valero eta Haimar Zubeldia mendean hartuta.
Julen Zubero, 2022ko Titan Deserteko 2. etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Julen Zuberok (Krypteia) irabazi du 2022ko Neom Titan Dserteko bigarren etapa, asteazken honetan (abenduak 7), Saudi Arabian. Lemoakoak (Bizkaia) mendean hartu ditu David Valero liderra eta Haimar Zubeldia (Usurbil) txirrindulari profesional ohi euskalduna.
Etapa gogorra izan da, eta txirrindulariek 104 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute. Zuberok, Valerok eta Zubeldiak bat egin dute tropeletik ihes egin, eta azken txanpara bat eginda iristeko. Amaieran, Zubero izan da nagusi, Valero bigarren, eta Zubeldia hirugarren.
"Txirrindularitzan idatzita ez dagoen arau bat dago, eta gaurkoan bete egin da. Taldekideen moduan joan gara etapa osoan zehar. Hitz egin, eta adostasunera heldu gara. Gaur, zortea nire alde egon da. David Valerok maila handiko txirrindularia dela erakutsi du; beti lan egin du hirurok osatutako taldeak aurrera egin, eta abantaila handitzeko. Garaipena merezi zuen, baina atzo bera izan zen irabazlea, eta sailkapen nagusiko liderra da. Geuk ere lagundu egin diogu lidergoa sendotzen eta beste aurkariekiko abantaila handitzen. Batzuetan batek irabazten du, besteetan besteak. Gauza hauek guztiak apuntatuta geratzen dira etorkizunerako. Beste baten gu izango gara lagunduko diogunak", adierazi du Julen Zuberok etapa garaipena beregatu ostean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa