21:58

Beste kirolak

AUSTRALIAKO OPENA

Novak Djokovicek Australiako Irekian parte hartu ahal izango du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Serbiarrak Australian sartzeko debekua jaso zuen 3 urterako, baina badirudi zigor hori bertan behera geratuko dela herrialde ozeanikoak txertoa jartzeko derrigortasuna kendu ostean.

  • Novak Djokovic

    Novak Djokovic ATPFinalsetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Novak Djokovic tenislari serbiarrak bisa jasoko du urtarrilean Australiako Irekian parte hartzeko, denboraldiko lehen 'Grand Slam'a. Gobernuak hiru urtez herrialdean sartzeko debekua kentzea erabaki ostean, 'The Guardian Australia' egunkariak astearte honetan jakitera eman duenez.

Balkaniarrak bederatzi aldiz irabazi du Melbournen ospatutako 'handia', eta urte honen hasieran deportatu zuten, koronabirusaren aurkako txertoa jarri gabe herrialdera iritsi eta gero.

Horren ostean, hiru urteko debekua ezarri zioten herrialdean sartzeko. Ordutik, Australiak herrialdean sartzeko txertoa hartu behar izanaren baldintza ezabatu du, eta Andrew Giles Immigrazio ministroak bisa bat emango dio Djokovici.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena