14:32

Beste kirolak

AZAROAREN 12AN

Nolakoa da Behobia-Donostia lasterketako ibilbidea?

EITB MEDIA

Lasterketak irteera mailakatua izango du, korrikalariak 19 taldetan banatuz eta bakoitzari ordu bat emanez ibilbidea hasteko. Lehen taldea 09:55ean irtengo da.

  • Behobia-Donostia lasterketako aurreko edizio bateko parte-hartzaileak

    Behobia-Donostiak 20 kilmetroko ohiko ibilbidea izango du. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ia 30.000 korrikalari bilduko ditu aurtengo Behobia-Donostia lasterketak, emakumezkoen kopurua gero eta handiagoa dela, parte-hartzaileen % 29 emakumeak izango baitira. Ibilbideak, ohikoa denez, 20 kilometroko luzera izango du. Aurten, irteera mailakatua izango da, korrikalariak 19 taldetan banatuz eta bakoitzari ordu bat emanez ibilbidea hasteko. Lehen taldea 09:55ean irtengo da.

Hauek dira 20 kilometro horien xehetasunak:

1. kilometroa: Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.

2. kilometroa: Irungo erdialdera helduko gara aldapa leun batetik.

3. kilometroa: Erdialdetik urruntzean, aldapa gogortu egingo da Irungo Bentetarako bidean. Bertan, igoera eta jaitsiera txikiak daude.

4. kilometroa: Arretxe gaina 3,4. kilometroan igaro ostean, aldapa behera, Irun atzean utzita.

5. kilometroa: Aldapa behera. Une aproposa arnasa lasaitzeko, Gaintxurizketako igoerari heldu aurretik.

6. kilometroa: Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapa laburra baina gogorra errepide nagusira sartzeko.

7. kilometroa: Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia (2 kilometroko aldapa, batez beste % 3ko maldekin).

8. kilometroa: Gaintxurizketa gainera heltzeko azken metroak. Ondoren. 3 kilometroko jaitsiera luzea, Errenteriarantz.

9. kilometroa: Jaitsieraren zati nagusia (batez beste % 3ko maldak).

10. kilometroa: Aldapa behera, Lintziringo merkatalgunetik igaroko gara, lasterketaren erdialdean.

11. kilometroa: Errenteria kanpoaldeko auzoetara iritsiko gara, oraindik ere maldan behera goazela. Orduan, ibilbideko gunerik lauenean sartuko gara (2 kilometro).

12. kilometroa: Tarte guztiz laua, Errenteriako zumardirako bidean.

13. kilometroa: Errenteria erdialdetik igaro ondoren, Kaputxinoen igoerari ekiteko txanda izango da. Kontuan hartzeko moduko igoera da, laburra den arren (450 metro, batez beste % 5eko maldekin).

14. kilometroa: Kaputxinoetako azken metroak (gogorrenak), eta Pasaiarako jaitsiera.

15. kilometroa: Buenavistako igoera eta jaitsiera txikia (Donostiarako sarrera).

16. kilometroa: Altza eta Herrerako auzoetatik zehar, Mirakruz gainera hurbilduko gara. Igoera prestatzeko kilometroa da.

17. kilometroa: Mirakruzeko igoera (1,5 kilometro, batez beste % 3ko maldekin). Kilometro honen bukaeran, Donostiarako jaitsiera luzea hasiko da Ategorrieta Hiribidetik.

18. kilometroa: Gros auzorako jaitsiera zuzen eta luzea.

19. kilometroa: Zurriola hondartzarako zuzengunea Nafarroa Hiribidetik, goranzko joera duen tartean.

20. kilometroa: Azken zuzengunea, erabat laua. Zurriola hiribidea, Kursaal jauregia, Kursaal zubia, Boulevardeko zumardia eta helmuga.

(Iturria: Behobia-Donostia)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena