09:44

Beste kirolak

GOLFA

Otaeguik irabazi du Andaluziako Mastersa

I. G. | EITB MEDIA

Golfari donostiarra parraz azpiko 19 kolperekin nagusitu zen, bigarren sailkatu den Joakim Lagergrenek baino 6 gutxiago. Garaipena ospatzeko, "American Pie" kanta ezaguna abestu zuen.

  • Adrian Otaegui

    Adrian Otaegui. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adrian Otaegui golfari donostiarrak bereganatu du igande honetan amaitu den Estrella Damm Andalucia Masters txapelketaren zortzigarren edizioa. Txapelketa joan den ostegunetik jokatu da, San Roqueko (Cadiz) Valderrama zelaian.

Otaeguik sei kolpeko abantaila erosoarekin lortu zuen txapelketa, DP World Tourrean eskuratzen duen laugarrena. Guztira, 19 kolpe erdietsi zituen parraz azpitik, zelaiko marka berria ezarriz. Izan ere, aurrekoa Sergio Garciarena zen -12rekin.

Joakim Lagergren suediarra izan zen bigarren, irabazlearengandik 6 kolpera, eta Min Woo Lee australiarra, joan den astean Madrilen Espainiako Openeko lehian egon zena, hirugarren.

Hitza beteta

Garaipena lortu ondoren, golf jokalari gipuzkoarrak kazetariei emandako hitza bete zuen, eta bere aukerako abesti bat kantatu zuen hedabideen aurrean. Donostiarrak Don McLean abeslari estatubatuarraren "American Pie" pieza ezaguna aukeratu zuen horretarako, eta ez zen batere gaizki moldatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena