Beste kirolak
GARAIPENETIK URRUN
EITB MEDIA
Nafarrak -1eko txartelarekin bukatu du Lexy Thompson estatubatuarrak eskuratu duen txapelketan.
Carlota Ciganda. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Carlota Cigandak hamazortzigarren postuan bukatu du New Yorkeko Aramco Team Series txapelketan. Nafarra par azpitik kolpe bateko txartelarekin, Lexy Thompson (-11) irabazlearengandik 10 kolpera geratu da.
Thompsonek lidertzan ekin dio azken jardunaldiari, laugarren izan den Nelly Kordarekiko kolpe bakarreko abantailarekin. Bukaeran, txapeldunak sei birdie eta hiru bogeyko itzulia egin du; eguna, garaipena eman dion -3ko emaitzarekin bukatuta.
Brooks M. Henderson kanadiarrak eta Madelene Sagstrom suediarrak berdinduta bukatu dute bigarren postuan (-8), garailearengandik hiru kolpera.
Hurrengo zuzenekoak
21 | 21:05 - 00:05 | PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz |
21 | 23:30 - 01:10 | ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa