21:49

Beste kirolak

SAILKATUTA

Bidasoa Europako Ligako multzoen fasera sailkatuta 7 metroko marratik (28-25)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Medik Kolstaden 6. penaltia gelditu du eta Caverok, berriz, Bidasoaren 6. jaurtiketa barrura bidali du.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irun Europako Ligako multzoen fasean egongo da, astearte honetan Norvegiako Kolstad indartsua pronostikoaren aurka kanporatu ostean, itzuliko partida penaltietan erabaki da Iñaki Caverok seigarren jaurtiketan sartutako golari esker.

Gipuzkoarrak zalantzekin hasi dira eta etxekoek aukera baliatu dute markagailuan nagusitzeko, nahiz eta inoiz ez duten alde sendorik lortu, eta horri esker Bidasoak balentria posiblea zela pentsatu du uneoro.

Talde gipuzkoarrarentzat unerik txarrena 8-5ekoarekin iritsi da, partida hasi eta hamabost minutura. Orduan Dariel Garcia kubatarra zelairatu da eta defentsa hobetu du , 0-3ko emaitzarekin.

Bidasoak sinetsi egin du eta baita dena eman ere, Azkue-Salinasek erasoko bikote ikusgarri batekin lehen zatiaren azken txanpan markagailuan aurretik jartzeko (9-10) norvegiarrak urdurituz.

Atzealde horia berriz ere benetako harresi bihurtu da, eta eskandinaviarrak ez dira gai izan hura gainditzeko Dariel ikusgarri batekin, eta Caverok markagailua hutsean zuela sartutako golak desorekatu egiten zuen balantza Bidasoaren mesedetan.

Bidasoa gaizki hasi da aldageletatik bueltan, Kolstadeko berehala 5-0eko partzial bat egin du, eta Cuetarak partida gelditu du ordena jartzeko.

Irungoek 0-3ko partziala lortu dute gero, eta Norvegiako ligako liderra garaitzea posible zela ikusi dute (17-16), betiere Magnus Langeland erdiko atzelaria eta bere mailukadak geldiarazten bazituzten.

Bidasoa sendo jarri da, eta Aginagalde erasoan berpiztearekin batera abantaila berreskuratu du (19-20), baina ezin izan ditu lasaitu, norvegiarrek berehala erakusten baitzuten beren klasea, eta Bidasoak zekarren hiru goleko abantaila kinka larrian jartzen zuten segituan.

27-25eko markagailuarekin, partida amaitzeko minutu erdira, Bidasoa zegoen sailkatuta, baina,  Kolstadek erasoa jo eta Zabala kanpoan zela, Gudjonsonek azken gola sartu du, partida penaltietara eramanez.

Zortea euskaldunen alde paratu da zazpi metroetatik, talde bakoitzeko lehen bost jaurtitzaileek sareratu dituzte jaurtiketak eta bigarrenean, "Bat-bateko heriotza" tartean, Mehdik etxeko izarra den Magnus Langelanden jaurtiketa gelditu du, eta Iñaki Caverok Bidasoari sailkapena ematen dion gola egin du.

Fitxa Teknikoa:

28 - Kolstad: Bergerud (Lars Eggen), Smarason (2), Stolef, Bergerud, Aalberg (4), Simen Lyse (2), Aga, Magnus Langeland (7), Eskil Dahl, Seterblom (5), Schaanning, Limstrand, Guillerud (1), Kaergaard (1), Daling, Gudjonson (6).

25 - Bidasoa Irún: Mehdi (Jakub Skrzyniarz), Zabala, Azkue (6), Rodrigo Salinas (3), Cavero (6, 3 de pen.), Da Silva, Tesoriere, Dariel García (2), Furundarena, Mitic, Ugarte, Tao Gey (1), Gorka Nieto (2), Asier Nieto (2), Aginagalde (3).

Epaileak: Zoran Loncar eta Davor Loncar (Kroazia). Smarason, Tesoriere, Cavero, Dariel García (2) eta Zabala kanporatu dituzte.

Markagailua bost minuturo: 2-1; 4-3; 8-5; 8-8; 11-12; 12-13 - atsedenaldia - 16-13; 18-17; 19-20; 22-21; 25-23; 28-25. Penaltiak: 5-5. "bat-bateko heriotza": Langelandek huts egin eta Iñaki Caverok sartu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena