00:04

Beste kirolak

LEHEN URRATSA

Bidasoa kanporaketaren bila joango da Norvegiara, etxean Kolstad mendean hartuta (30-27)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irungoek etxeko lanak egin dituzte eta garaipena lortu dute Artelekun, Europako sailkapenerako lehen urratsa emanez.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa-Irunek bere helburua lortu du Europako Ligako joaneko partida irabazita. 30-27 irabazi diote irundarrek Kolstadeko norvegiarrei. Sei goleko abantaila lortzeraino heldu dira Artelekukoak, baina itzuliko partidan sufritzea egokituko zaie hiru goleko aldearekin irabazi baitute.

Atariko txanda honetan egokitu zekiokeen aurkaririk zailena Artalekura iritsi da, eta etxekoek hasiera batean norvegiarren alde zeuden indarrak irauli behar zituzten, baina etxekoak bigun irten dira eta Kolstadek lau goleko errenta lortu du hasieran (3-7) Jacobo Cuetarak denbora gelditu eta bere kargu hartzera behartzeraino.

Erabakia ezin hobeto etorri zaio etxeko taldeari eta harmailen ilusio berpiztu dute 4 eta 0eko partzialarekin. Partidan sartu dira berriro horiko gizonak, zazpina berdinduta. Cavero, hegaleko jokalariak eman dio indarra etxeko taldeari.

Erasoko jokaldi bakoitzean altxorraren bila ibili dira Cuetararen mutilak. Azkue dinamika onean sartu da eta Irungoek aurre hartu dute. Hori ikusita, Norvegiako hautatzaile ohiak, Christian Bergek, hutsartea eskatu du.

Okertu egin zaizkie gauzak kanpokoei lehen zatiko azken minutuetan. Bidasoako defentsa harresi bihurtu da eta Ugartek erasoan emandako laguntzarekin, Bidasoa-Irunek aurrera egin du 16-13ko markagailua lortuz atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatian taldeen egoera fisikoa erabakigarria izan zitekeela aurreikusten zen. Kolstad atezain gabe eta zazpi jokalarirekin erasotzeari ekin dio. Hala ere, ezin izan dituzte Artelekukoak mendean hartu eta aldea handitu dute (21-15) eta Christian Bergek bigarren hutsartea eskatu du, pultsazioak jaisteko asmoz.

Etxekoen kanporaketa bikoitza baliatuta, 0-5eko partzialarekin itzuli dira norvegiarrak etenalditik. Berriro berdindu da norgehiagoka orduan (23-23) azken laurdena oraindik jokatzeke zegoela.

Bidasoak, Azkue buru zuela, azken astindua eman dio markagailuari azken hamabost minutu horietan eta horrela, kanporaketa erabakitzeko unea beste zazpi egunez atzeratu dute gipuzkoarrek. Guztiak Norvegian jokatuko da.

Fitxa teknikoa:

30 - Bidasoa- Irun: Mehdi (Jakub Skrzyniarz), Zabala (2), Azkue (10, 2 pen.), Rodrigo Salinas (2), Cavero (10, 1 pen.), Da Silva (1), Tesoriere, Barreto, Furundarena, Mitic (1), Ugarte (2), Tao Gey, Gorka Nieto, Asier Nieto (1), Aginagalde (1)

27 - Kolstad: Bergerud (Lars Eggen), Smarason (5), Stolef, Bergerud, Aalberg (4), Simen Lyse (2), Aga, Magnus Langeland (4), Eskil Dahl, Seterblom (5), Schaanning, Limstrand, Guillerud, Kaergaard (1), Daling, Gudjonson (6, 5 pen.).

Epileak: Maike Merz eta Tanja Kuttler (Alemania). Tesoriere (2), Asier Nieto, Zabala, Aga, Simen Lyse, Guillerud eta Smarason kanporatu dituzte.

Markagailuak bost minuturo: 2-3; 4-7; 7-8; 11-10; 13-11; 16-13 -atsedenaldia- 19-15; 21-16; 22-20; 24-23; 28-26; 30-27.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena