00:16

Beste kirolak

Europako txapeldunaren hitzak

Asier Martinez: "Garaipen hau nire idoloa den Martinoten aurrean lortzea sinestezina da, oso pozik nago"

EITB Media

Nafarroako kirolaria 110 metroko hesidun probako Europako txapelduna da. Municheko Europako Txapelketan urrezko domina bereganatu du, finalean Martinot-Lagarde mendean hartuta milaren bakarragatik.

3:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Martinez da 110 metroko hesidun probako Europako txapelduna, asteazken honetan (abuztuak 17) Munichen garaipena lortuta. Nafarroakoak urrezko domina bereganatu du, finalean Pascal Martinot-Lagarde mendean hartu ostean milaren bakarragatik. Asierrek esan duenez, bere idoloa da frantziarra.

Europako Txapelketako finala 13,14 segundoko markarekin irabazi du Zizur Nagusiko 22 urteko kirolariak. Bere marka onena eginda, jardunaldi bikaina biribildu du.

"Ezin da gehiago eskatu, oso pozik nago. Esperientzia bikaina izan da. Nire aita bertan egon da ikusten, nire amak ezin izan du etorri, baina nire lagun guztiak etorri dira. Etxean bezala sentitu naiz, oso pozik nago", adierazi du Martinezek.

"Garaipen hau nire idoloa den Martinot-Legarderen aurrean lortzea sinestezina da. Banekien maila handiko aurkaria izango zela, final hauetan eskarmentu handia du, eta badaki momentu hauek ondo kudeatzen, eta hala izan da, azkeneraino estutu baitu", gaineratu du Nafarroakoak.

Eugeneko Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu eta Munichen finalerdietan erakutsi duen nagusitasunaren ostean, urrezko domina lortzeko faborito nagusia zen Asier Martinez, eta horrek presioa eragin dio: "Oso ondo sentitu naiz, baina zaila izan da presioa kudeatzea. Elastiko urdina Sasha Zhoyak eraman du, eta, gutxienez zama hori kendu dut. Tentsioa kudeatzea oso zaila izan da. Banekien garaipena lortzeko faboritoetako bat nintzela, eta ez da erraza izan hori alde batera uztea. Lehenago ez dut esperientzia gehiegi pilatu, baina nire ondoan dagoen jendeak asko lagundu dit. Eugeneko finalean bat gehiago nintzen; hemen, ordea, ez. Final honetan presioa askoz handiagoa izan da, eta horrek baldintzatu du guztia", azpimarratu du Asier Martinezek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena