14:56

Beste kirolak

MUNICH 2022

Ziortza Isasik eta Tania Calvok ez dute finalerako txartela lortu Municheko Europako Txapelketan

EITB Media

Basque Teameko txirrindulariek ez dute jazarpeneko banakako proban dominengatik borrokatuko, onenen marketatik urrun geratu ostean.

  • Ziortza Isasi

    Ziortza Isasi. Argazkia: @RFECiclismo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ziortza Isasi eta Tania Calvo ez dira Municheko Europako Txapelketetako banakako jazarpen probako finalerako sailkatu. Basque Teameko txirrindulariak, marka onenetatik urrun geratu dira eta ezin izango dute dominengatik lehiatu.

Ziortza Isasi, hamabosgarren izan da. 3 minutu eta 40 segundoko markarekin.  Finalerako sailkatzeko postuak 15 segundora geratu zaizkio bizkaitarrari. Isasi pozik agertu da egindako lehiaketarekin, baina penatuta 3 minutu eta 40 segundoko langa behera ez botatzeagatik.

Bestalde, Tania Calvok hemeretzigarren postuan bukatu du, 3 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Arabarra ez da pozik azaldu txapelketetan lortutako emaitzekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena