09:54

Beste kirolak

OREGON (AEB)

Asier Martinez, brontzea Atletismoko Munduko Txapelketan

A. A. | EITB MEDIA

Atleta nafarrak hirugarren egin du 110 metroko hesidun proban bere marka pertsonala ondu eta gero (13,17).

  • Asier martinez, brontzezko domina kolkotik zintzilik duela.

    Asier martinez, brontzezko domina kolkotik zintzilik duela. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Martinez atleta nafarrak brontzezko domina irabazi du Eugenen (Oregon, AEB) jokatzen ari diren Atletismo Munduko Txapelketako 110 metroko hesidun proban.

Zizur Nagusiko hesilariak bere marka pertsonala ondu du; izan ere, 13,17ko denbora ezarri du helmugan. Bere aurretik sartu dira urrea eta zilarra bereganatu dituzten Grant Holloway (13,03) eta Trey Cunningham (13,08) estatubatuarrak.

Lasterketan sei atletak baino ez dute parte hartu; izan ere, berotze-saioan Hansle Parchment txapeldun olinpikoak min hartu eta uko egin behar izan dio finalean egoteari. Horrez gain, epaileek Devon Allen estatubatuarra kanporatu dute, irteera faltsua egiteagatik.

Hartara, zortzigarren kaletik jardun duen Asier Martinezek (22 urte) bikain baliatu du egoera Munduko Txapelketa nagusi batean lortzen duen lehen domina eskuratzeko. Dena den, ez da nazioartean lortzen duen lehen arrakasta, joan zen udan jokatu ziren Tokioko Olinpiar Jokoetan diploma olinpikoa erdietsi baitzuen, proba bereko finalean seigarren tokian amaituta.

Asier Martinez, lasterketa amaitu den unean. Argazkia: EFE

Asier Martinez, lasterketa amaitu den unean. Argazkia: EFE

Trey Cunningham (ezk.), Grant Holloway (erd.) eta Asier Martinez (esk.). Argazkia: EFE

Trey Cunningham (ezk.), Grant Holloway (erd.) eta Asier Martinez (esk.). Argazkia: EFE

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena