Beste kirolak
ZEV ZUAZO
Agentziak | EITB Media
Barakaldoko taldeak datorren denboraldirako berretsi duen bostgarren jokalaria da kanariarra.
Ariadna Gonzalez Perazak kontratua berritu du ZEV Zuazorekin. Irudia: @CbmZuazo.
Ariadna González Peraza atezainak kontratua berritu du ZEV Zuazorekin, klubak jakinarazi duenez. Laugarren denboraldia Barakaldon izango da atezainarentzat.
González Zuazok datorren denboraldirako berretsi duen bostgarren jokalaria da: Maddi Bengoetxea oreretarrak, eta Isabel eta Mada Fernández Agustí Oviedoko ahizpek ere jarraituko dute Bizkaiko taldean beste urte bat. Gainera, Sara Molés katalana fitxatu dute Aula Valladolid taldetik.
Joseba Rodriguezek zuzentzen duen taldeak zenbait baja ere izan ditu. Ane Encina legazpiarrak ez du taldean jarraituko, eta Super Amara Bera Berak Anne Erauskin ermuarra fitxatu du.
Hurrengo zuzenekoak
01 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Bakaikoa vs Egiguren V |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa