19:36

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa Irun, Asobal Kopako azpitxapeldun (29-37)

EITB MEDIA

Gipuzkoarrek ezin izan diote Bartzelona ahalguztidunari irabazi, Zaragozan jokatutako final handia, Sierra eta Kauldi Odriozola jokalarien agurrean. Kataluniarrek 11. Asobal Kopa jarraian irabazi dute.

  • Kauldi Odriozola, Bidasoaren eta Bartzelonaren arteko Asobal Kopako finalean

    Kauldi Odriozola, Bidasoaren eta Bartzelonaren arteko Asobal Kopako finalean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek ezin izan ditu aurreikuspenak hautsi eta Bartzelonaren aurka jokatutako Asobal Kopako finala galdu du, Zaragozan, 29 eta 37. Gipuzkoarrek aurpegia emn dute neurketa osoan, baina kataluniarrak nagusi izan dira jokoaren arlo guztietan.

Bartzelonako jokalariak Irunekoak baino gehiago izan dira eta horri esker beste titulu bat gaineratu diote taldearen palmares potoloari. Irundarrek duten guztia eman dute indarrak izan dituzten bitartean, baina Granollersen aurka jokatutako finalerdiak eragindako nekea nabaria izan da. Horrez gain, gipuzkoarrek baja garrantzitsuak izan dituzte 'Lauko Final' honetan.

Gipuzkoarrek ondo hasi dute partida, Bartzelonaren aurka aukeraren bat izateko atzean zorrotz eta sendo jokatu behar zutela jakinda. Baina erasoan arazoak izan dituzte talde kataluniarren hesia gainditzeko. Hala ere, lehenengo 10 minutuetan markagailua nahiko berdinduta izan da.

Hortik aurrera, Bartzelona zuloa zabaltzen hasi da eta lehen zatiaren erdi aldera lau goleko errenta izan du (6-10), Perez de Vargas atezainaren lanari eta Bidasoak zutoinetara egindako 6 metroko zenbait jaurtiketari esker.

Baina Jacobo Cuetararen taldeak ez du amore eman eta Kauldi Odriozolak erasoan egindako lanari esker, 5 eta 3ko partziala egin dute eta atsedenaldira 14 eta 17ko emaitzarekin iritsi dira.

Aldageletatik bueltan, Bartzelonak berriro handitu du aldea, zazpi goletaraino (18-25), lehen 10 minutuetan.

Amaiera eta agurra

Irungo taldeari nekea sumatzen hasi zaio, eta Bartzelonaren nagusitasunak psikologikoki sortzen duen pisua ere nabaria izan da. Ordezkoen artean ere maila handiko jokalariak dituzte kataluniarrek, eta horri esker 7 eta 8 goleko alde erosoarekin jokatu dute finalaren azken zatia.

Azkenean, aurreikuspenak bete dira eta Bartzelonak irabazi du Asobal Kopa, hamaikagarrenez jarraian, 29 eta 37.

Partida berezia izan da Sierra eta Kauldi Odriozolarentzat. Atezainak erretiroa hartu du eta Odriozolak, aldiz, Nantesen jokatuko du datorren denboraldian. Zumaiarra, gainera, partidako golegilerik onena izan da, 8 golekin.

Fitxa teknikoa

29 - Bidasoa Irun (14+15): Ledo; Cavero (3), Adrián Fernández (2,1p), Furundarena (3), Aginagalde (1), Odriozola (8), Zabala (1) -haiserako taldeacial- Sierra (o.a.), Ugarte (4), Iríbar (2), Tao Gey-Emparan (1), Múgica (-), Tesoriere (-), Matheus Da Silva (1), Nieto (2) eta Dariel García (1).

37 - Barça (17+20): Pérez de Vargas; Aleix Gómez (7,4p), Mem (3), Thiagus Petrus (-), (-), Langaro (2), Fábregas (6), Angel Fernández (3) -hasierako taldeal- Maciel (p.s.), Aitor Ariño (1), Janc (4), Cindric (1), Makuc (-), Ben Alí (4), Richardson (2), Alí Zein (2) eta Frade (2).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena