17:32

Beste kirolak

TENISA

Muguruza Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da, lehen kanporaketan

Agentziak | EITB Media

Bigarren urtez jarraian, Caracasen jaiotakoak ezin izan du lehen txanda gainditu.

  • Garbiñe Muguruzak bere mailarik onena berrreskuratu nahi du. Argazkia: EFE.

    Garbiñe Muguruzak bere mailarik onena berrreskuratu nahi du. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Muguruzak 2-6, 6-3 eta 6-4 galdu du Kaia Kanepi estoniarraren aurka, eta Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da, lehen kanporaketan.

Partida Roland Garroseko hirugarren pistarik handienean jokatu da, Simone Mathieu deitutakoa. Bi ordu eta sei minutu iraun du, eta hasieran Muguruza izan da nagusi. Hala ere, 36 urteko Kanepi hazi egin da, eta partidari buelta ematea lortu du. 

Muguruzak 2016ko Roland Garros irabazi zuen, eta hau bere hamargarren parte-hartzea izan da. Bistan geratu da Caracasekoa ez duela bere momenturik onena bizi.

Azken txapelketetan, Muguruzaren maila eskasa izan da: Madrilen, Roman eta Rabaten bigarren txandan galdu zuen. Bere momenturik onenean, Muguruzak munduko sailkapeneko 10. postuan izan zen, eta bi Grand Slam irabazi zituen. Orain, lehen zeukan maila berreskuratzeko ahaleginean dabil.  

Kanepi Beatriz Haddad Maia brasildarrarekin neurtuko da, hirugarren txandarako txartela eskuratzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena