17:40

Beste kirolak

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Irati Idiakez: “Emakumea, kirolaria eta desgaitua izatea, normalizatu egin behar da”

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Snowboardeko munduko txapeldunordeak emakume paralinpiko kirolarien errealitatea ikusarazi du.

  • Irati Idiakez

    Irati Idiakez. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irati Idiakez snowboardeko munduko txapeldunordeak parekidetasuna lortzeko "emakume, kirolari eta desgaitasunen bat dutenen izaera normalizatu" egin behar dela ziurtatu du aste honetan.

Getariako kirolariak istripu bat izan zuen duela lau urte Txilen, Santiago eta Viña del Mar arteko bidea egiten zuen autobuseko gidariak kontrola galdu eta irauli egin zenean. Idiakezi hainbat ebakuntza egin behar izan zituen eta eskuineko besoa anputatu zioten.

"Istripua izan nuenean, eta besoa galdu ondoren, psikologo batekin lan egin behar izan nuen egoera berria onartzeko, neureganako maitasuna izateko eta eguneroko uneak kudeatzeko, izan ere, askotan ditugun gudak geure aurkakoak izaten dira", esan du Iratik, Universal Payren Madrilgo egoitzan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira egindako hitzaldi batean.

"Desgaitasuna normalizatzeak pertsonak eta, kasu honetan, kirola egiten dutenak ikusarazten lagunduko luke. Hedabideetan gizonak eta futbola dira nagusi, baina kirola egiten duten emakumeak ere hor gaude. Ni emakumea eta kirolaria naiz eta txapelketa handietarako prestatzen naiz ", amaitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena