22:30

Beste kirolak

EHF-ren Europa Liga

Bidasoa Irun final-zortzirenetarako sailkatu da Fuchse Berlinen aurka galdu egin duen arren (35-23)

EITB Media

Irungo taldea galtzaile atera da Alemanian jokatu duen EHFren Europa Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan, baina Tatran Presoven eta Pfadi Winterthurren porrotek hurrengo faserako txartela eman diote.

5:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irun EHFren Europa Ligako final-zortzirenetara sailkatu da, astearte honetan Fuchse Berlinen aurka galdu egin duen arren (35-23) Alemanian jokatutako multzoen faseko zortzigarren jardunaldiko partida. Tatran Presoven eta Pfadi Winterthurren porrotek hurrengo faserako txartela eman diote euskal taldeari.

Neurketako lehen gola Irungo taldeak sartu duen arren, Fuchse Berlin nagusi izan da lehen zatian. Alemaniarrek azkar erantzun diote Bidasoaren lehen golari, emaitza irauli, eta markagailuan aurretik jarrita (3-1). Ondoren, lau eta bost goleko desabantailak izan ditu euskal taldeak (7-2 eta 8-4), baina bi golera murriztea lortu du (8-6). Hala ere, atsedenaldira iritsi aurreko hamar minutuetan Fuchse Berilenek zuloa ireki du markagailuan, sei goleko errenta erdietsita (16-10).

Ondo ekin dio Bidasoa Irunek bigarren zatiari, bi gol jarraian sartuta (16-12); etxeko taldeak, ordea, ez dio utzi aldeak gehiago murrizten, Berlingoak jaun eta jabe izan baitira Bidasoaren bi golak jaso ostean. Pixkanaka, markagailuan zuen abantaila handitzen hasi da Fusche Berlin, eta Alemaniako taldeak neurketa ia erabakita utzi du 50. minuturako, hamar goleko errenta erdietsita (28-18).

Azken hamar minutuetan Fusche Berlin aise nagusitu da, abantaila handitu du, eta norgehiagoka irabazi du, 35-23ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

35.- Fuchse Berlin: Milosavljev, Drux (2), Vujovic (10, 2 de pen.), Morros (-), Andersson (3), Wiede (4) eta Chrintz (4) –hasierako taldea- Beneke (4), Holm (2), Lindberg (2 de pen.), Langhoff (1), Marsenic (3) eta Koch (-).

23.- Bidasoa Irun: Ledo, Furundarena (3), Ugarte (2), Nieto (-), Múgica (4), Cavero (3, 2 de pen.) eta Zabala (-) –hasierako taldea- Aginagalde (6, 1 de pen.), Tesoriere (-), Gey (2), Da Silva (-), García (-), Rodríguez (2), Iribar (1) eta Sierra.

Emaitza bost minutuan behin: 1-1, 5-2, 8-5, 11-7, 13-8, 16-10 (Atsedenaldia) 19-13, 21-14, 24-16, 28-18, 32-20 eta 35-23 (Amaiera).

Epaileak: Biro y Kiss (Hungaria). Bi minutuz kaleratu dituzte Garcia, Cavero eta Gey, Bidasoa Iruneko jokalariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena