Beste kirolak
Ofiziala
EITB Media
Antolatzaileek probaren data jakinarazi dute. Gainera, helmuga hiriaren erdialdean kokatuta egongo da.
Yannick Matejic, 2021eko gizonezkoen mailako irabazlea. Argazkia: EITB Media: EITB Media
2022ko Gasteizko Ironmanaa uztailaren 10ean egingo da, ostegun honetan antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gainera, helmuga hiriaren erdialdean, konkretuki Plaza Berrian, kokatuta egongo dela baieztatu dute.
Behin betiko ibilbidea eta proba ezberdinen xehetasunak datozen egunetan zehaztuko dira. 2021ean, bertan behera geratu zen igeriketako proba, behe-lainoarengatik. Iazko edizioa irailean egin zen, koronabirusaren pandemiarengatik.
Izen-emateak erritmo onean doazela iragarri dute antolatzaileek. Eduardo Martinez Gasteizko Ironmaneko zuzendariak adierazi du, 45 txartel banatuko direla maila ezberdinetako onenen artean, Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko.
2023rako Gasteizek hedabideetan oihartzun handiagoa izan dezan, eta hiriari ekonomikoki mesede handiagoa egingo dion proposamena lantzen ari dira antolatzaileak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa