Beste kirolak
DINAMARKARI IRABAZI DIOTE
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako selekzioak 29-25 gainditu du Danimarka, eta urrezko domina lortzeko lehiatuko da datorren igandean, Suediaren edo Frantziaren aurka.
Iñaki Peciña (ezkerrean) Danimarkako jokalari baten erasoaldia gelditu nahian. Argazkia: EFE
Espainiako selekzioak 29-25 irabazi dio Danimarkakoari Europako Eskubaloi Txapelketako lehen finalerdian, eta, hartara, txapelketa horretan lau final jarraian jokatuko dituen lehen selekzioa bihurtu da.
Jordi Riberaren mutilek defentsako lanari eutsi diote lehen zatian, eta erakustaldia eman dute atsedenaldiaren ostean Budapest Arenan. Gonzalo Perez de Vargas Niklas Landin daniarra baino gehiago izan da atezain bikainen arteko norgehiagokan, eta Aleix Gomezek (11 gol) berriz, izugarrizko neurketa jokatu bai erasoan (11 gol) zein defentsako lanean.
Iaz, Munduko Txapelketako zein Olinpiar Jokoetako finalerdietan danimarkarren aurka galdu ondoren, berriro ere euren mamuen aurrean zeudela uste izan dute Espainiako jokalariek lehiaren hasieran, Landinen eta Mikkel Hansenen eraginkortasuna ikusita.
Aitzitik, atsedenaldirako asko parekatu da partida (13-14), eta aldageletatik bueltan, jaun eta jabe izan dira Jordi Riberarenak, Gurbindo iruindarraren eta Peciña irundarraren parte hartzearekin. Ondorioz, 18:00etatik aurrera jokatuko den igandeko finalean izango dira, Suediaren aurka. Suediarrek 33-34 irabazi diete egungo txapeldun olinpikoei bigarren finalerdian.
Fitxa teknikoa:
29 - Espainia: Pérez de Vargas (P), Corrales (P); Gurbindo, Peciña, Maqueda (2), Fernández (1), Figueras (3), Cañellas (7), Casado (3), Sarmiento, García, Gómez (11), Ariño (1), Guardiola, Tarrafeta (1), Sánchez-Migallón, Márquez, Sarmiento eta Odriozola.
25 - Danimarka: Landin (P), Moeller (P), Green (P), Andersson, Antonsen, M.Hansen (8), Gidsel (3), Lauge Schmidt (2), Hald Jensen (1), M.Hansen (3), Holm (1), Jakobsen, Saugstrup, Kirkeloekke, Lindberg, Mensah Larsen (1), Mensing, Moellgard, M. Landin (4), Svan (2) eta Toft Hansen.
Emaitza bost minuturik behin: 0-1, 2-3, 4-5, 5-8, 8-11, 13-14 --atsedenaldia--, 15-15, 16-16, 21-19, 23-21, 25-23, 29-25.
Epaileak: Nikolov eta Nachevski (Mazedonia). Bi minutuz kaleratu dituzten jokalariak: Gurbindo, Peciña, Maqueda eta Figueras (Espainia); Landin, M. Landin eta Jakobsen (Danimarka).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa