Beste kirolak
ESKI ALPINOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nicolo Molteni italiarrak eta berak denbora bera ezarri dute, eta bientzat izan da podiumeko bigarren tokia, Suitzako Lars Roesti irabazlearen atzetik.
Adur Etxezarreta. Artxiboko argazkia
Adur Etxezarreta nafarra podiumeko bigarren mailara igo da ostiral honetan Tarvisioko estazioan (Italia) jokatu den Europako Jaitsiera Kopako proban.
Aresoko eskiatzaileak Nicolo Molteni italiarrarekin berdindu du bigarren postuan, 1:47.71ko denborarekin, Suitzako Lars Roesti irabazlearen atzetik. Azken horrek 1:47.56ko denbora egin du, eta hamabost ehuneneko aldea atera die Etxezarreta eta Molteniri.
Behin proba amaituta oso pozik agertu da Adur lortutako emaitza bikainarekin.
"Urtebete daramat une honen zain, eta azkenean lortu dut. Bai nik, bai taldeak, lan bikaina egin dugu. Emaitza oso garrantzitsua da, etorkizunera begira konfiantza handia ematen didana eta etorkizuneko Munduko Kopetan lagunduko didana, FIS puntuen jaitsierari esker", nabarmendu du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa